Auxo Albaitari Zerbitzuak

Zure maskotak zaintzen ditugu

Zer eskaintzen dugu?

Auxo albaitaritzaklinikan zure animalia txikientzako albaitaritzazerbitzu onenak bermatzeko egiten dugu lan.

 

  • Prebentziozko Medikuntza

    Maskotek zainketa espezifikoak behar dituzte beren bizitzaren etapa bakoitzean. Prebentzioa da sendagairik onena. Osasun-plan integralak eta hortz-higienerako planak egiten ditugu, gure txakur eta katu helduen osasunazterketa espezifikoen bidez.

  • BarneMedikuntza

    Paziente bakoitzaren sintomak aztertuta eta probak eginez, diagnostiko zehatza egiten dugu.

    Analisi klinikoak: Gure laborategia daukagu. Gainera, albaitaritza laborategi espezializatuetara jotzen dugu, diagnostikoan kalitatea, zehaztasuna eta azkartasuna eskaintzeko xedez.

    Irudiaren bidezko diagnostikoa: Erradiologia da organismoa miatzeko oinarrizko metodoa. Horretarako, erradiologia digitaleko gailu bat daukagu, irudi kalitate bikaina duena. Ekografiak ere egiten ditugu. Horretarako, albaitari espezializatuak eta doppler ekografoa dauzkagu.

  • Kirurgia Orokorra

    Litekeena da gure maskoten bizitzaren uneren batean kirurgiara jo behar izatea, aukera terapeutiko gisa. Ebakuntza gela osoa daukagu, arnasaren bidezko anestesiaz eta bizi konstanteen monitorizazioaz hornitua. Bestalde, ebakuntza aurreko azterketak egiten ditugu, pazienteari eragin diezaiokeen edozein arazo hautemateko.

  • Larrialdiak

    Klinikako irekitze ordutegitik kanpoko larrialdietarako, 24 orduko telefono zenbakia daukagu: +34) 608 876 755. Hau da, beti aurkituko duzu albaitari profesional bat, edozein mediku larrialdi arta dezan. Hiriko beste klinika batzuekin partekatzen dugun zerbitzua da. Zerbitzu hori abenduaren 24an eta 31n bakarrik ixten da.

  • Elikadura Espezializatua

    Kumeen lehen egunetatik helduarora arte, arreta berezia jartzen dugu gure maskotak modu egokienean elika daitezen. Ezinbestekoa da nutrizio ekarpen ona ematea, gure txakur eta katuen osasunean islatuko baita hori. Bizitzan sor dakizkiokeen askotariko patologietarako dieta espezifikoak eskaintzen ditugu.

  • Katuekin Atsegina den Klinika

    Gure katuek bizipen ona edukitzea nahi dugu. Txakurren eta katuen ongizatea da gure lehentasuna. Horregatik ari gara izapidetzen Katuekin Atsegina den Klinika ziurtagiria, ISFM (International Society Feline Medicine) elkarteak ematen duena.

Clínica

Veterinaria

Auxo

(+34) 945 251 925

ES

EU

2.0 bertsioa

 Valladolid, 2 Kalea

P.K 01002

VitoriaGasteiz

Araba/Álava

945 251 925

Larrialdiak:

(+34) 608 876 755

Astelehenetik ostiralera

09:30etik 13:30era eta

16:00etatik 19:30era

Jarrai gaitzazu

auxo@euskalnet.net